Edukira joan

Kazan katedrala (San Petersburgo)

Koordenatuak: 59°56′03″N 30°19′29″E / 59.934228°N 30.324594°E / 59.934228; 30.324594
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kazan katedrala (San Petersburgo)
Собор Казанской иконы Божией Матери
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
City district in RussiaTsentralny District
Koordenatuak59°56′03″N 30°19′29″E / 59.934228°N 30.324594°E / 59.934228; 30.324594
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1801
Inaugurazioa1811
Izenaren jatorriaOur Lady of Kazan (en) Itzuli
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaDiocese of Saint Petersburg (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAndrei Voronikhin
Q4228172 Itzuli
Materiala(k)adreilua
EstiloaEstilo inperiala
klasizismoa
Ondarea
Webgune ofiziala
Barruko ikuspegia
Kupularen barruko ikuspegia
Barrualdea, jendea ikonostasioan

Kazango katedrala, Kazanskiy Kafedralniy Sobor ( errusieraz: Каза́нский кафедра́льный собо́р ) edo Kazango Andre Mariaren katedrala, San Petersburgoko Nevsky Prospekt etorbiean kokaturiko katedral ortodoxoa da. Kazango Andre Mariari eskainia dago, eta Errusiako ikono ohoretuetako bat da.

Katedralaren eraikuntza 1801ean hasi zen, eta hamar urtez jarraitu zuen Alexander Sergeievitx Stroganov-en zuzendaritzapean[1]. 1811n amaitu zenean, tenplu berriak Theotokosaren Jaiotza eliza ordezkatu zuen, Kazango katedrala sagaratu zenean desmuntatu zena.

Andrei Voronikhin arkitektoak[2] Erromako San Pedro basilika modelo hartuta egin zuen eraikina[1]. Arte historialari batzuek diotenez, Paulo enperadoreak (1796-1801 bitartean errege izan zenak) Kazan katedrala islatuko zuen Nevsky Prospect-aren beste aldean, antzeko eliza eraikitzeko asmoa omen zuen, baina plan horiek ez ziren gauzatu. Nahiz Errusiako Eliza Ortodoxoak orduko Errusiako hiriburuan basilika katoliko baten erreplika bat sortzeko egitasmoa gogor gaitzetsi, hainbat gortesauek Voronikhinen Inperio Estilo diseinua onartzen zuten.

Napoleonek Errusia inbaditu zuenean (1812) eta Mikhail Kutuzov jeneral buruzagiak Kazango Andre Mariari laguntza eskatu ondoren, elizaren helburua, aldatu egin zen. Gerra abertzalea amaituta, errusiarrek, nagusiki, Napoleonen aurkako garaipenaren oroigarri gisa ikusi zuten katedrala[3]. Kutuzov bera katedralean lurperatu zuten 1813an, eta Alexander Pushkinek, gogoeta eginez, lerro ospetsuak idatzi zituen bere hilobiaren gainean. 1815ean, hamazazpi hiri eta zortzi gotorlekuren giltzak ekarri zituen Errusiar armada garaileak Europatik, eta katedraleko sakristian jarri zituen. 1837an, Boris Orlovski eskultoreak, Kutuzov eta Barclay de Tollyren brontzezko bi estatua diseinatu zituen, eta katedralaren aurrean ezarri ziren.

1896 Photochrom inprimaketa

1876an, Kazango manifestazioa egin zen elizaren aurrean, Errusiako lehen manifestazio politikoa. 1917ko Errusiako Iraultzaren ostean, agintariek katedrala itxi zuten (1932ko urtarrila). 1932ko azaroan, marxismoaren aldeko museo gisa ireki zen berriro[4] «Erlijioaren eta Ateismoaren Historiaren Museoa» edo, idazle garaikide batek modu xaloan esan zuen bezala: «Leningradoko museo antierlijiosorik handiena», Espainiako Inkisizioaren argizari-lanekin osatua. 1992an hasi ziren berriro zerbitzuak, eta, lau urte geroago, katedrala Errusiako Eliza Ortodoxoari itzuli zioten. 2017z geroztik, San Petersburgo metropoliaren katedral nagusi gisa funtzionatzen du.

Katedralaren barrualdeak, bere zutabe ugarirekin, kanpoko zutabearen oihartzuna hartzen du, eta 69 metro luze eta 62 metroko altuerarekin, gogora ekartzen du jauregi baten aretoa. Barrualdean, egungo errusiar artista onenek sortutako eskultura eta ikono ugari daude. Katedralaren atzean dagoen plaza txiki batetik bereizten duen burdin hesia, inoiz eraiki den ederrenetakoa dela aipatzen da[5][6].

Katedralaren brontzezko ate erraldoiak Florentziako (Italia) Bataiotegiko jatorrizko ateetako lau kopietako bat da (beste hirurak San Frantziskoko (AEB) Grace Katedralean, Kansas Cityko (AEB) Nelson-Atkins Museum of Art-en eta Florentziako Bataiotegian bertan daude).

Kazango katedrala Helsinkiko katedralaren estilo neoklasikoaren eredutzat hartzen da, Finlandiako Helsinkiko mugarri enblematikoenetako bat[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Koeppe & Giusti 2008.
  2. Kazan Cathedral. saint-petersburg.com.
  3. Kazan Cathedral. saint-petersburg.com.
  4. For a perspicacious account of the "Museum" written a few years before the fall of Soviet communism, see https://query.nytimes.com/gst/fullpage.html?res=9B0DE0D9163BF930A1575BC0A961948260 (retrieved 2008 January 28)
  5. Klimov, Evgeny. Русское искусство в эпоху Пушкина. .
  6. Л. А. Баранова, В. М. Саблин. «Ансамбль Казанского собора» Ограды Санкт-Петребурга.
  7. Kirkko Helsingissä, Finnish Evangelic-Lutheran Church. Cathedral. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]